XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da deus buru muinetan barna sartzen ez kokatzen han, irakurgeia beiratuz baizik, ondoko egunetan bizpalau alditaraino berriz irakurtzeko xedearekin, osoki jakitu artio.

Ikastea lan bat da, lan gogor eta zaila; asti ausarki eskatzen duen lana, urratska eremaitekoa, arta bezenbat gogoetarekin.

Herri bakotxean, bizpahiru gizon balire bakarrik gurekin zerbaiten ikastera berma litazkenak, beren hurbileko zonbait gero mihiez argitzekotan, daukagu ez ginukela alferretan hasia gure saila....

MUINETAKO ZELULEZ.

- Ginion beraz iragan ortziralean, bizkar-muinan bai eta buru-hezurraren barnekoan aurkitzen direla zelula batzu, bertzeak ez bezalakoak.

Batzuetara heltzen dira sendimendua deramaten hari piruak; bertzetarik aldiz abiatzen gure gorputzeko ginarriak higiarazten dituztenak.

Zelula hoik multxoka dira, mota bakotxekoa bertzekotik berex.

Erran ere dugu sendimendu guzien ezagutza garun axaleko zeluletan dela pizten; garun axaletik abiatzen bertzalde higitzeko manua eta indarra.

Atxik hori ontsa gogoan, oroit oraino euskarazko garuna eta frantsesez cerveau deitzen dutena, biak bat direla.

Xehetasun bat eman dezakegu orai osoki ohargarria: gorputzeko eskuin alderdiaren higiarazteko hariak garunaren ezker aldetik dira abiatzen; ezkerraren higiaraztekoak aldiz garunaren eskuin aldetik.

Hariak zuzenbidetik zeiharkatzen dira bizkar-muinaren gain aldean: han dute eskuin hartzen garun ezkerretik ateraiek, ezker, eskuinetikakoek.